Udalak asfaltatze lanak hasiko ditu gaur Elkano eta Aristizabal kaleetan. Trafikorik gabeko gune bihurtu behar ditu, kale horiek fresatu, asfaltatu eta margotzeko, eta ondorioz, itxita egongo dira. Elkano kalea, Latsunbeko bidegurutzetik Atsegindegiraino bakarrik egongo da itxita. Izan ere, lanak behetik gora egingo dira: Latsunbe-Elkano bidegurutzetik abiatuko dira, Urbietan (Atsegindegin) Aristizabal kalerantz joko dute eta Aristizabal guztia asfaltatuz bukatuko dira, Iturregi eta Txantxillako bidegurutzean.
Hori horrela, kale hauetan ibiltzen den trafikoa beste kale batzuetara desbideratuko dute eta aldaketak izango dira. Esaterako: Txirrita kaleak eta Elkano kaleko goiko zatiak norabide bikoitza izango dute eta ezingo da kale horietan aparkatu, anbulatorioaren atzealdeko Karobietako bidea isolatuta geratuko da eta bizilagunek ezingo dute euren etxera sartu ibilgailuz, Elkano kaletik eta Aristizabal kaletik sarrera duten garajeak ezingo dira erabili...
Lanak, ostiralera arte luzatuko dira.
Hainbat autobus geltoki lekuz aldatuko dira
Autobus geltoki batzuetan ere aldaketak izango direla azaldu du Udalak: Garayar autobusetan, Urbieta kaleko geltokiak Elkanora pasako dira, Biteri kultur etxe parera. Areizaga autobusek Txirrita kaleko geltokia Zinkoeneara pasako dute, Astigarragarantz dijoan markesinara. Herribarruko autobusak eta Goizuetara dijoanak geltokia mantenduko dute, baina ezingo dute aparkatuta egon.
TSST autobusak, berriz, Hernani-Usurbil bidea egiten duenak, Zinkoenean duen geltokia mantenduko du.
ALDAKETA NAGUSIAK
- Latsunbe-Elkano bidegurutzetik, Latsunbe-Latsunbeberriko
bidegurutzera, bi norabideko kalea bihurtuko da, gaur egun autobusek eta taxiek
soilik dute aukera.
- Latsunbe-Elkano bidegurutzean, Karmelo Labakatik eta Latsunbetik datorren trafiko
guztia, Zinkoeneara bideratuko da. Herrigunera sartzeko
Txirrita kalea erabiliko da, lanak
irauten duten bitartean bi
zentzukoa izango baita.
- Txirrita kale osoak eta
Elkano kaleak (Urumea
ikastolatik Atsegindegira)
norabide bikoitza izango dute.
- Txirrita kale osoan eta
Elkano kalean (Urumea
ikastolatik Atsegindegira)
EZINGO DA APARKATU egun hauetan.
- Urbieta kalea itxita egongo da Elkanoko bidegurutzetik Aristizabaleko bidegurutzera
(Autobusen geltokiak dauden zatia). Anbulatoriotik Marieluts alderako zatian norabide bikoitza
mantenduko du.
- Anbulatorioaren atzealdeko Karobietako bidea isolatuta
geratuko da. Bertako bizilagunek ez dute euren etxeetara
sarbiderik izango ibilgailuz.
- GARAJEAK: Elkano kaletik (Latsunbe eta Atsegindegi
artean) eta Aristizabal Kaletik sarrera duten garajeak, ezingo dira erabili. Atsegindegikoak
erabili ahal izango dira, lan hauen ondorioz sortu daitezkeen aldaketei arreta jarriz, betiere.
- Izpizua kalean Urumea
ikastolako bidegurutzean, bi aukera izango dituzte ibilgailuek, gaur egun bezala Elkanon
behera egitea (eskubirantz) edo Elkanon gora egitea
(ezkerrerantz), Udaletxerantz. DEBEKATUTA egongo da Txantxilla alderantz
egitea (gorantz).
- Larramendi kaleak gaur egungo bi norabideak mantenduko ditu. Larramendi eta Elkano bidegurutzean, ordea, Larramenditik datozenek, ezingo dute Urumea ikastolarantz hartu (ezkerrerantz).
- HONDAKINAK: atez ateko
zerbitzua normaltasunez egingo da leku guztietan.