Saharar festa antolatu dute umeek, etzi, eskerrak emateko

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 14a, 02:00

Festa 17:00etatik aurrera izango da Tilosetan. Haima, tea eta henna izango dira. Baita txokolatada eta Banda Western Sahararen kontzertua ere.

Aurten, Hernanira uda pasatzera etorritako 5 neska-mutil sahararrek agur festa antolatu dute, ostiralean harrera guraso, begirale eta Udalaren lagun­tza­rekin. Hernaniri festa eskaini eta eske­rrak ematea da helburua eta horregatik herritar guztiei irekia izango da. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, haima jarriko dute eta bertan tea eta he­nna probatzeko aukera izango da. 18:00e­tan, berriz, txokolatada antolatu dute haurrentzako. Eta 19:00etan, Ban­da Wes­tern Sahara taldeak kontzer­tua emango du. Festa Tilosetan izango da (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin). Herritarrei dei egiten diete animatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!