Ruiz de Eguinoren eskultura eta margoak, Frantzian ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 13a, 02:00

Dordoinan, La Roche Chalaisen jarri du erakusketa artista hernaniarrak. Abuztuaren 24ra arte izango da ikusgai, asteartetik igandera.

Aitor Ruiz de Eguino artista hernaniarrak erakusketa be­rria jarri du Dordoinan, La Roche Chalaisen (Frantzia). Zehazki, Le Templen jarri du erakusketa, XVIIIgarren mendeko eliza protestantea izandakoan. Eskultura eta aluminioan margotutako lanez gain, zeramika eta brontzea ere jarri ditu erakusgai. Alu­miniozko eskultura eta margo gehienak aurten egindakoak dira. Era­kus­keta abuztuaren 24ra arte egongo da. Ordu­tegia, as­teartetik igandera: 10:00-12:00 eta 15:00-18:00.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!