Goizuetako Amabirjin jaiak gaur bertan lehertuko dira, suziria botatzearekin batera. Horretarako ardura Miren Terese Uitzik izango du. Uitzi herriko saltsa guztietan dagoen perrejila da eta herriaren alde egindako lana eskertu nahi izan diote. Omenduak berak Kronikari azaldu dionez, poz haundia hartu zuen jakin zuenean eta eskerrak eman nahi ditu: «Herrian estimatzen zaituztela jakiteak poz haundia ematen du. Pasa dudan bolada kaxkarrean etxekoek eta herritarrek babes haundia eman didate eta hori eskertu nahi dut». Herrian lagun bat ere falta dela oroituz botako du suziria: «Iñigo falta da, eta hori, eta hemen egon behar duela izango dut gogoan». Gainera gaur, bere urtebetetze eguna dela azaldu du. Uitzik gustoko du herriko ekintzetan parte hartzea eta ahal den neurrian laguntzea, herria aurrera ateratzeko. «Herria asko maite dut eta ahal dudan neurrian laguntzea gustatzen zait, bertakoek disfrutatu dezaten eta kanpokoek ere ondo pasa dezaten», dio. Eta aurten «urte sabatikoa» hartu behar izan badu ere, gertutik jarraituko ditu. Hori bai, etxaferoarekin nola moldatuko den ez daki... 12:00etan izango da ikusteko aukera, orduan izango baita txupinazoa udaletxean. Eta handik aurrera bost egunez murgilduko dira festetan goizuetarrak.
Ikurriñari omenaldia eta balkoietan jartzeko deia
Goizuetako Udalak jakinarazi duenez, txupinazoa aurretik, 11:30etan, Ikurriñari omenaldia egingo diote udaletxe aurrean. Hori erabaki du Udalak, Espainiako Banderaren Legea betetzera behartu dutela eta, beste hainbat Udalekin batera, hau da, Ikurriña kendu eta Espainiako bandera udaletxeko balkoian eta udalbatzar aretoan jartzera. Hala azaldu dute: «Inposaketa honek haserrea eta ezintasuna sortzen dizkigu, herri honek ez baitu bandera española udaletxeko balkoian ikusi nahi. Jakina da udal kideok inposaketa honen aurka gaudela, hortaz, Amabirjin jai hauetan Ikurriña etxeko balkoian jartzera gonbidatzen zaitugu. Euskaldunak garen heinean, gure ikurrak defendatu eta erakutsi ditzagun».
Gazte Eguna, karroza express eta guzti
Gazte Eguna izango da gaur, hain zuzen, bederatzigarren edizioa, eta ekintza ugari antolatu dituzte: gazte poteoa, bazkaria, txupinazoa eta kalejira, DJ Oattolo... Arratsaldeko 18:00etan ekintza berezi bat ere prestatu dute: karroza express.
Gazteek antolatutako ekintzez gain, beste hainbat ere izango dira: brindisa Herrira txosnan, Umore-Ona Peñaren irteera, dantzaldia...
Entzierroa, puntako
bertsolariak eta afaria, bihar
Punta-puntako hiru bertsolari ariko dira gai librean bihar, Amabirjin egunean: Maialen Lujanbio EHko txapelduna, Amets Arzallus EHko txapeldunordea eta Xabier Silveira Nafarroako txapelduna.
Horrez gain, urtero bezala entzierroa izango da 08:00etan eta ondoren Meza Nagusia ohiko prozesioarekin. Beste ekintzen artean, afari herrikoia eta kalejira ere egingo dituzte biharko egunez.
Bakailao Lehiaketa,
emanaldia eta
kontzertuak, ostiralean
Goizuetan bakailao onena zeinek prestatzen duen jakiteko aukera izango da ostiralean, Bakailao Lehiaketa antolatu baitute eguerdi partean. Arratsaldean, berriz, jendetza bilduko du ziur, hainbat talde eta herritarrekin Umore-Ona dantza taldeak antolatutako emanaldiak. Berezia izango da. Eta gaua girotzeko, dantzaldia Laiotzekin eta kontzertuak gaztetxean.
Sagardoa, pelota eta parranda, larunbatean
Sagardo Eguna ospatuz, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardo desberdinak probatzeko aukera izango da larunbatean. Pelota partidu ederrak ere jokatuko dira. Besteak beste: Apezetxea-Olaizola I (ASPE)/Olazabal-Peñagarikano (ASEGARCE). Parrandarako girorik ere ez da faltako.
Peñaren eguna, bukatzeko
Igandean bukatuko dira festak Peñaren eta ezkonduen egunarekin. Entzierroa izango da goizean eta eguerdian aterako da Peña.
EGITARAUA
Abuztuak 14, asteazkena
Gazte Eguna eta Amabirjin bezpera
11:30, Ikurriñari omenaldia
udaletxe aurrean.
12:00, Txupinazoa.
Segidan, Trikitilariak, erraldoiak eta buruhaundiak.
Brindisa Herrira txoznan.
13:00, Gazte poteoa.
14:30, Gazte bazkaria.
18:00, Karroza express.
19:30, Umore-Ona peñaren irteera ikastolatik.
20:00, Gazte txupinazoa, kalejira.
00:00, Dantzaldia Gabezin
taldearekin.
Ondoren, Txaranga.
00:00, DJ Oattolo Gaztetxean.
Abuztuak 15, osteguna Amabirjin Eguna
07:00, Tolosako dultzaineroak.
08:00, Entzierroa Lasturgo
zezenekin.
10:30, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.
12:30, Pilota partiduak:
- Gaztetxoen artean.
- Lujanbio-Etxegoien/Urkizu-Alberdi.
12:30, Erraldoiak eta
buruhaundiak.
18:00, Zezenak Lasturren
eskutik.
19:30, Bertsolariak gai librean:
Maialen Lujanbio EHko
txapelduna, Amets Arzallus
EH txapeldunordea eta
Xabier Silveira Nafarroako
txapelduna.
22:00, Afari herrikoia elkartean.
01:00, Kalejira.
22:00-02:00, Dantzaldia Itzartu taldearekin.
Abuztuak 16, ostirala
11:00, Erraldoiak eta
buruhaundiak.
12:00, Bakailao Lehiaketaren hasiera.
13:00, Lehiaketako
epaimahaiaren emaitza.
13:30, Txaranga ikastolako tabernatik.
16:00, X. Mus Txapelketa Ixkibin.
18:30, Umore-Ona dantza
taldearaen emanaldia
(eskolako frontoian).
00:00, Dantzaldia Laiotzekin.
Ondoren, Txaranga.
00:00, Kontzertuak Gaztetxean:
Gibelurdiñek eta Emon.
Abuztuak 17, larunbata Sagardo Eguna
11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak eskolan.
11:30, Toka Txapelketa heldu eta haurrentzat.
12:00, Sagardo probaketa
plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile
onenen parte hartzearekin.
16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak eskolan.
18:00, Zezenak Lasturren eskutik.
19:30, Afizionatuen pilota
partidua:
- Errandonea-Olaizola/Mitxelena-Martinez.
ASPE eta ASEGARCEkoen
artekoa:
- Apezetxea-Olaizola I/Olazabal-Peñagarikano.
00:00, Dantzaldia Laiotz
taldearekin.
Ondoren, Txaranga.
00:00, DJ Bull Gaztetxean.
Abuztuak 18, igandea Peñaren Eguna eta Ezkonduen Eguna
08:00, Entzierroa Lasturgo
zezenekin.
12:30, Peñaren irteera Ikastolako tabernatik.
13:00, Pilota partiduak, Goizueta-Arano.
15:00, Umore-Ona peñaren
bazkaria.
17:00, Peñaren kalejira
txarangarekin.
Ondoren, Zezenak Lasturren eskutik.
Ondoren, Dantzaldia Gabezin taldearekin.
00:00, Festa bukaerako ekitaldia txarangarekin, udaletxe aurrean.
Ondoren, Dantzaldia Gabezin taldearekin.
Ondoren, Txaranga.
Autobusen ordutegia
Abuztuak 14, gaur
Goizuetatik: 09:00 eta 15:00
Hernanitik: 12:00, 19:00 eta 19:15
Abuztuak 15, bihar
Goizuetatik: 09:00
Hernanitik: 10:00
Abuztuak 16, ostirala
Goizuetatik: 09:00 eta 15:00
Hernanitik: 12:00, 19:00 eta 19:15
Abuztuak 17, larunbata
Goizuetatik: 09:00 eta 16:00
Hernanitik: 10:00 eta 17:00
Abuztuak 18, igandea
Goizuetatik: 09:00 Hernanitik: 10:00
*Irteera eta itzulerak:
Hernanin: Elkano kalea.
Goizuetan: Belako.