Erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan (4 partidu), 16:00etatik aurrera. Eta estelar erakargarria antolatu dute gaurko. Etxabe II eta San Miguel, Juaristi eta Etxeberria IIIaren aurka neurtuko dira. Lehenengo biak indar haundiko pelotariak dira eta bigarrenak oso sendoak defentsan. Ikusteko dago aurrenekoen kolpea ala bigarrengoen erresistentzia nagusituko den. Horrez gain, Barrenetxea IVak hirugarren partiduan jokatuko du Juanenearekin. Etxeberria IV eta Olazar izango dituzte aurrez aurre.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!