Sagardoa, zaldi dema eta segalariak, Santiomendiko festetako ardatza

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 12a, 02:00

Osteguna egun haundia dute Astigarragako Santio­mendi auzoan. Amabirjin eguna festa eguna izaten dute, eta aurten ere, herri kirolak izango dira auzoa girotuko dutenak. Dianarekin esnatuko da auzoa, goizean goiz. Ordu berean, 09:00etan, baserriz baserri joango dira oilasko biltzaileekin kalejiran. Festetako ekitaldi nagusiak eguerdi eta arratsalde partean izango dira. 11:30etan Sa­gardo Txapel­keta egingo dute Santio­mendi bertako ba­se­rrien artean, txorixo mokadutxoa lagun dutela. Eta ez da lehiaketa bakarra izango: zeinek tortillla patata onena egin ere, lehiatuko baitira. Eguer­diko 12:00etan puntu-puntuan jendetza erakar­tzen duen zaldi dema antolatu dute. Dema bukatuta, bazkaltzera elkartuko dira. Festak 17:30etan izango du segida, segalariekin: Su­ha­rri Irazustabarrena eta Ju­len Ga­birondo ariko dira, Mikel Garaialde eta Mikel Zume­taren kontra. Ondoren, Toka txapelketa. Eta eguna buka­tzeko, afaria eta txiste kontalariak. Egun osoan zehar, Xapre eta Furriela trikitilariek jarriko dute giroa.

09:00, Diana.
09:00, Baserriz baserri, oilasko biltzaileen kalejira.
11:30, Sagardo Txapelketa Santiomendiko baserrien artean, txorixo pintxoez lagunduta.
Horrez gain, bertakoen Patata tortila Lehiaketa.
12:00, Zaldi dema.
14:00, Auzo bazkaria.
17:30, Segalariak:
- Suharri Irazustabarrena eta Julen Gabirondo/Mikel Garaialde eta Mikel Zumeta.
19:00, Toka Txapelketa guztientzako.
21:00, Afaria.
Ondoren, txiste kontalaria.
Egun osoan, Xapre eta Furriela trikitilariek jarriko dute giroa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!