«Punteria baino gehiago, teknika ona izatea da klabea»

Kronika - Erredakzioa 2013ko ira. 6a, 02:00

PASIOAREKIN bizi dute Iñi­go Machio eta Aimar Ma­chio aita-semeek arku ti­raketa. Inguru hauetan ez da oso ohikoa kirol hau prak­ti­ka­tzen duen jendea topatzea, eta ezaguta­raz­teko asmo­tan, erakus­taldia antolatu dute aurten, Ziku­ñagako jaien barruan; bi­har izango da, 17:00etan.

Proba bat baino gehiago
Okasiorako hainbat proba prestatu dituzte aita-se­meek: bate­tik, teknika bera erakutsi nahi dute, askok us­te baitute, punteria dela klabea, eta ez omen da ha­la; era­kustaldia ere eman nahi dute, eta globoak hausten, fletxak bata bes­tearen on­doan kokatzen... saiatuko dira. Ikuskizuna bu­katuta, arku tiraketa probatu nahi duen guztiak izango du aukera, Iñigo eta Aimarren laguntzarekin.

Txapeldunak, biak
Afizioa aitak semeari pa­sa­takoa dela uste dute askok, baina Zikuñagako bikote honek Kronikari aitortu dio­nez, alderantziz izan zen: «Robin Hooden peliku­letan ikusia nuen kirol hau, eta probatu nahi nuela eta, aitari eskatu eta eskatu ari­tu nin­tzen denbora batean. Iritsi zen egun hori, eta neri ika­ragarri gustatu zitzai­dan, eta aitari, zer esanik ez» dio Aimar gazteak. Orain sei urte inguru hasi zen Iñigo Machio entrena­tzen, eta ia egunero atera­tzen du tar­te­ren bat prak­tikatzeko. Aimar semeak ur­­te­bete inguru da­ra­maki, eta serio, sei hilabete in­gu­ru: «Aimarrek 10 urte ditu, eta orain arte ezin izan du, adi­na dela eta. Nik orain 6 urte probatu nuen, eta or­dutik engantxatuta bizi nai­zela esan liteke. Ikas­tolatik ateratzen denean Erren­teriara joaten gara biok, Ostadar klubeko kide gara, eta bertan entrena­tzen dugu; lau ordu inguru, egunean», dio Iñigok. Afiziotik haratago, kon­petitu egin nahi bada, esfortzu bat eskatzen duela diote aita-semeek, eta lan horrek ordaina ekarri due­la: «Aimar Gipuzkoako txa­pelduna izan da aretoan, eta Euskadikoa aire librean; eta ni Eus­kadiko txapeldun geratu naiz, areto barruan». Zaletasuna, esfortzua, konstantzia; dena dela beha­­rrezkoa diote, baina baita entrenatzaile on bat izatea ere. Txema Etxe­be­rria­ri eg­i­ten duen lana es­ker­tu nahi diote lerro hauen bitartez: «beti dago lagun­tze­ko eta era­kusteko prest, bera gabe ez genuen egingo, egin dugunaren laurdena ere. Es­kerrik asko Txema».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!