Haurrek disfrutatzeko eguna gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 11a, 02:00

Festa gogoa nabari da Goizuetako kaleetan eta ofizialki hasi aurretik, umeek izango dute disfrutatzen hasteko aukera. Haurren Eguna antolatu dute gaur, eta goizetik iluntzera bitartean eguna ekitaldiz josi dute. Aurorek girotuko dituzte eguneko aurreneko orduak, Umore Ona koruko kideekin. Ondoren, Irumaita txarangak jarriko du martxa. 11:00etan meza izango da eta tradizioari jarraituz, bertako jantziekin joango dira txikienak, meza entzutera. Pelota eskolako gaztetxoek erakustaldia emateko aukera izango dute ondoren. Eta eguerdian, herriko txiki eta gaztetxoak elkartuko dira, ikastolan, bazkal­tzera. Arratsaldea ere ekitaldiz gainezka hasiko da. Lasturren eskutik, xexenak zirikatu eta ponien gainean ibiltzeko aukera izango dute. Sabela betetzeko aukera ere izango da arratsaldean, 18:00etan antolatu duten berenduarekin. Jaiak espuma festarekin jarraituko du, ilun­tzera bitartean. Eta eguna bukatzeko, hasi bezala, musika: Aierri taldeak girotuko ditu eguneko azken orduak.

Festak, 14tik 18ra
 Amabirjin bezperan, asteazkenean hasiko dira festak ofizialki, Goizuetan. Gazteen Eguna izango da aurrenekoa, eta 11:30etan hasiko dute festa, udaletxe aurrean ikurriñari omenaldia eginez. Festa lehertuko duen txupinazoa 12:00etan botako dute, eta handik aurrera izango dira trikitilari eta erraldoiak, poteoa, bazkaria, peñen irteera, txaranga, musika... denetatik, egunaz disfrutatzeko.  Bazkarira joan nahi duenak txartelak salgai ditu Amaian, 12-15 euroan, eta 948 51 42 42 telefonoan ere lortu litezke. Osteguna, Amabirjin egu­na, pelota partiduek, bertsolariek eta afari herrikoiak markatuko du. Bakailao lehiaketa eta Umore Ona dan­tza taldearen emanaldi berezia izango dira ostiraleko protagonista. Sagardo probaketa antolatu dute larunbat eguerdian eta kontzertuak, gauean. Eta festak agurtzeko, Peña eta Ezkonduen eguna izango da igandean.

AUTOBUSAK 

Abuztuaren 12-13-14 eta 16an:
09:00-15:00 Goiz-Her
12:00-19:00 Her-Goiz

Abuztuaren  14 eta 16an, errefortzua:
19:15 Her-Goiz

Abuztuaren  15-17 eta 18an:
09:00 Goiz-Her
10:00 Her-Goiz

Abuztuaren  17an
16:00 Goiz-Her
17:00 Her-Goiz


EGITARAUA

Abuztuak 11, igandea Umeen eguna

08:00, Aurorok Umore Ona koruaren eskutik.

09:30, `Irumaita´ txaranga.

11:00, Meza; haurrak bertako jantziekin joango dira.

12:30, Pelota eskolako gaztetxoen pelota partiduak.

14:00, Haurrentzako bazkaria ikastolan.

17:00, `Lastur´en eskutik xexenak eta poniak.

18:00, Haurrentzako berendua.

18:30, Espuma festa. Ondoren, Dantzaldia `Aierrik´ taldearekin.


Abuztuak 14, asteazkena Gazte Eguna eta Amabirjin bezpera

11:30, Ikurriñari omenaldia udaletxe aurrean.

12:00, Txupinazoa. Segidan, Trikitilariak, erraldoiak eta buruhaundiak. Brindisa Herrira txoznan. 

13:00, Gazte poteoa.

14:30, Gazte bazkaria.

18:00, Karroza express.

19:30, Umore-Ona peñaren irteera ikastolatik.

20:00, Gazte txupinazoa, kalejira.

00:00, Dantzaldia Gabezin taldearekin. Ondoren, Txaranga.

00:00, DJ Oattolo Gaztetxean.


Abuztuak 15, osteguna Amabirjin Eguna

07:00, Tolosako dultzaineroak.

08:00, Entzierroa Lasturgo zezenekin.

10:30, Meza Nagusia eta ohiko prozesioa.

12:30, Pilota partiduak:

- Gaztetxoen artean.

- Lujanbio-Etxegoien/Urkizu-Alberdi.

12:30, Erraldoiak eta buruhaundiak.

18:00, Zezenak Lasturren eskutik.

19:30, Bertsolariak gai librean: Maialen Lujanbio EHko txapelduna, Amets Arzallus 

EH txapeldunordea eta Xabier Silveira Nafarroako txapelduna.

22:00, Afari herrikoia elkartean.

01:00, Kalejira. 

22:00-02:00, Dantzaldia Itzartu taldearekin.

Abuztuak 16, ostirala

11:00, Erraldoiak eta buruhaundiak.

12:00, Bakailao Lehiaketaren hasiera.

13:00, Lehiaketako epaimahaiaren emaitza. 

13:30, Txaranga ikastolako tabernatik.

16:00, X. Mus Txapelketa Ixkibin.

18:30, Umore-Ona dantza taldearaen emanaldia (eskolako frontoian).

00:00, Dantzaldia Laiotzekin.

Ondoren, Txaranga.

00:00, Kontzertuak Gaztetxean: Gibelurdiñek eta Emon.

Abuztuak 17, larunbata Sagardo Eguna

11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak eskolan.

11:30, Toka Txapelketa heldu eta haurrentzat.

12:00, Sagardo probaketa plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin. 

16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak eskolan.

18:00, Zezenak Lasturren eskutik.

19:30, Afizionatuen pilota partidua:  Errandonea-Olaizola/Mitxelena-Martinez.

ASPE eta ASEGARCEkoen artekoa: Apezetxea-Olaizola I/Olazabal-Peñagarikano.

00:00, Dantzaldia Laiotz taldearekin.

Ondoren, Txaranga.

00:00, DJ Bull Gaztetxean. 

Abuztuak 18, igandea Peñen eta Ezkonduen Eguna

08:00, Entzierroa Lasturgo zezenekin.

12:30, Peñaren irteera Ikastolako tabernatik.

13:00, Pilota partiduak, Goizueta-Arano. 

15:00, Umore-Ona peñaren bazkaria.

17:00, Peñaren kalejira txarangarekin.

Ondoren, Zezenak Lasturren eskutik.

Ondoren, Dantzaldia Gabezin taldearekin.

00:00, Festa bukaerako ekitaldia txarangarekin, udaletxe aurrean.

Ondoren, Dantzaldia Gabezin taldearekin.

Ondoren, Txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!