Donostiara joan-etorria egiteko aukera Aste Nagusian, gauero

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 10a, 02:00

Donostiako Aste Nagusian joan-etorria autobusean egin nahi dutenentzat aukera zabala jarri du Garayar enpresak. Egunez, ohiko zerbitzua izango da, eta gauez, berezia. Joan-etorria 02:30ak bitartean egin nahi dutenek 15 minuturo izango dute autobusa. Kontuan izan behar dute ordea, Donostian San Bartolome kaletik aterako dela ordu hori arte, Hawai paretik. Handik aurrera, eta goizeko 06:30ak arte, 30 minuturo izango da autobusa, ohiko lekutik aterata, Okendo kaletik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!