Hernani turismo aktiboa praktikatzeko leku bikaina: eskalada, mendi eta bizikleta bueltak, piraguismoa...

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 10a, 02:00

Asko izaten dira udako oporrak Hernanin pasatzea erabakitzen duten herritarrak; inguruko herriak bisitatu, hondartzara joan, mendi buelta egin, kirola praktikatu... plan bikainak egin litezke, herritik mugitu ere egin gabe. Urumea bailarak, tartean Hernanik berak, eskain­tza zabala du turismo kulturala edo turismo aktiboa praktikatu nahi dutenentzat. Ekaina erdialdean, herri mugak gainditu eta bailara osoko eskaintza turistikoa biltzen duen proiektua jarri zuten mar­txan: Uru­mea Ar­nastu. Hernani, Ereñotzu, Arano eta Goi­zuetak egin dute bat proiektu berri honetan, eta helburu nagusia da Uru­meako goi bailaran natur tu­rismoa eta turismo aktiboarekin zerikusia duten ekin­tzak zabaltzea.

Turismo kulturala: monumentuak, gastronomia, jaiak...
Herriak kultura aldetik ezagutu nahi dituztenek badute zer bisitatu eta zer ezagutu Urumea bailaran. Euskal kultura, jaiak, ohitura zaharrak, euskera, bertsolaritza, naturarekiko gertutasuna... es­kain­tzen dute Hernani, Ere­ñotzu, Arano eta Goizuetak. Monumentuak ikusi nahi dituztenentzat Hernaniko Kax­­koa edo erdigune historikoa da aukeretako bat. Ga­rai batean harresiz inguratutako herria zen Hernani, eta oraindik atzeman daitezke orduko arrastoak. Zazpi sarrera-atetatik bik irauten dute zutik, Zapa kaletakoak eta gaur egungo Udaleko arkupeak. Kale Nagusia, Kardaberaz eta Zapa kaleak dira herriko zaharrenak... Plaza, Udala eta parroki-eli­za dira beste puntu interesanteak... Erdi Aroko herriek dituzten baliotako asko gordetzen ditu oraindik, Her­nanik. Bailaran murgilduz gero, Goizuetako zubi eta etxeak, Aranoko errota eta ermitak, Ereño­tzuko Txirri­taren etxea eta parrokia dira, egin beharreko beste geldialdiak. Txotxa da gastronomikoki, Urumea bailarako erreferenteetako bat, batez ere, Hernani eta Ereñotzun. Arano eta Goi­zueta perretxikoen paradisua dira. Eta betizua dastatu nahi duenak, aukera ederra du Goizuetan. Eta horiez, gain, za­­bala da aukera gastro­no­mikoa: sa­gardotegi eta ma­hastiak bisitatu, baserri askotan oraindik eskuz egiten diren gazta, sagardoa edo ogia dastatu, inguruko erla­un­tze­tan bildutako eztia probatu... Industri Ondarea da Uru­mea bailarako beste puntu fuerteetako bat: Her­nanin Pedro Orbegozo eta Pa­pelera Guipuzcoana de Zicuñaga enpresak, esaterako; Urumea ibaian zehar dauden zentral hidroelektrikoak; Latxeko fabrika; Goizueta eta Ara­noko errotak; eta Fago­lla­gako burdinola, besteak beste. Festei erreparatuz gero, Goizuetako eta Aranoko inauteriak dira aipagarriak; eta baita Hernaniko San Joanak eta Ereñotzuko San An­tonioak ere. Kasu honetan, datorren urtera arte itxaron nahi ez dutenek, Amabirijin jaietaz gozatzeko aukera dute Goizuetan, bihartik aurrera.

Natura eta kirola, bat eginda
Turismo aktiboa nahiago dutenek ekintza ugari topatuko dituzte Urumea bailaran bertan. Hernanitik hasi eta Goizuetaraino kirola eta esperientzia bikainak bizitzeko aukera zabala eskaintzen du Urumeak. Mendi ibilbideak gogoko dituztenek, bakoitzaren beharretara egokitutakoak aurkituko dituzte Urumea Ar­nastu natur gunean: Aparrain eta Santa Barbara bisitatzetik, Usoko bira edo Gipuzkoako bira egitera. Ibilbideak bizikletaz egitea nahiago dutenek, errepide gorabeheratsuak lagun, aukera zabala dute. www.urumeaarnastu.com web orrian Zi­kuñako Ama zikloturista elkarteak egindako ibilbideak topatu daitezke. Ura gogoko dutenentzat, bi kirol egiteko aukera ematen du Urumeak: piraguismoa eta arrantza. Piraguismoaren ka­suan, Fagollagako presa eta uharkaren ondorioz, regateoko ibilbidea dago prestatua; eta emozio gehiago nahi duenak Goizuetatik Donostiarako bi­dea egin dezake. Arrantzari dagokionean, hil gabekoa praktikatu liteke Urumean. Las­taolako industrialdera dijoan zubitik Ergobiko zubiraino (badaude debekatuta dauden zenbait puntu). Eskalada da bailarak es­kain­t­zen duen beste au­ker­e­tako bat. Santa Barbarako harkaitzetan egin liteke, Her­nanin.

Informazio gehiago
Bailarako turismoaren inguruan informazio gehiago nahi duenak bi aukera ditu: turismo bulegoetan edo www.urumeaarnastu.com helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!