garaipen bat gehiago, bi txapel gehiago; azken aldian ez dago Hernaniko pelotariak geldituko dituenik. Getariako Salbatore Txapelketa jokatuko dute Iñigo Urkizu eta Eneko Aizpitarte pelotari hernaniarrek, eta partidu guztiak irabazita, txapelarekin itzuli dira Hernanira. Iriondo eta Murgiondo azpeitiarren kontra jokatu zuten finala. Gogorra izan zen, batez ere, aurreneko zatia. 8-4 hasi ziren galtzen, baina partiduari buelta ematea lortu zuten. Aizpitartek dominatu egin zuen atzean eta Urkizuk asmatu egin zuen aurrean; eta txapela, Hernanira.
Finalerako hiru
partiduak, irabazi
Finalerako bidean, hiru kanporaketa jokatu behar izan zituzten pelotari hernaniarrek, eta hiruetan izan ziren nagusi. Zugadi eta Pujanaren kontra 22-9 irabazi zuten; Urbieta I eta Iruretagoienaren kontra 22-18; eta Ugalde anaien kontra, 22-19.