su artifizialak, barraketatik buelta, Sagueseko kontzertuak, Piraten abordaia... horiek eta beste ekitaldi askok erakartzen dituzte urtero hernaniarrak. Donostiako Aste Nagusia hasiko da bihar, 19:00etan, Udaletxetik botako duten kañonazoarekin. Arratsaldean izango da beraz, hasierako burrunda, baina ekitaldiak goizetik izango dira. Jai giroak astebete iraungo du Donostian, datorren asteburura arte.
Azoka egunero,
Katalunia plazan
Aste Nagusiarekin bat eginez, Donostiako bigarren Sagardo Azoka antolatu du Sagardo Mahaia elkarteak (Gorenak). Egunero egongo dira, abuztuaren 10etik 17ra, eguerdiko 12:00etatik gaueko 00:00etara. Jai giroan, gastronomiaz eta zuzeneko ikuskizunez gozatzeko tokia izatea nahi dute, eta horregatik, Donostiara gerturatuko diren herritar guztiei luzatu diete gonbitea, bertara azaltzeko. Gorenakeko kide izaki gainera, Hernaniko sagardoa dastatzeko aukera ere izango da egunero; bertan izango dira Altzueta, Zelaia eta Olazaizola sagardotegiak.
Joan-etorria egiteko,
autobusa eta trena
Garraio publikoa erabiltzea izaten da erosoena halako egunetan, Donostiara joan-etorria egiteko. Hori horrela, Garayar autobus enpresak zerbitzua zabaldu du Aste Nagusiak iraungo duen egun guztietan. Eguneko ohiko autobusez gain, Donostiara joan nahi dutenek gau guztian izango dute zerbitzua Hernanin. Goizaldeko 02:30ak arte, 15 minuturo egingo dute autobusek joan-etorria. Eta 02:30etatik aurrera, 06:30ak bitartean, ordubetero izango da autobusa. Bestalde, Garayarrek gogoratu nahi du 21:30ak eta 00:30ak bitartean San Bartolome kaletik aterako dela autobusa, hau da, Hawaii denda paretik.
Trenez joan nahi dutenentzat ere zabaldu du zerbitzua RENFEK. Errefortzuak jarri ditu goizaldean, 23:35etatik 05:38etara. Guztira 120 tren gehiagok egingo dute Donostiarako joan-etorria, Aste Nagusian.
Su artifizialak, egunero
Su artifizialak gustuko dituztenek, aurten ere Nazioarteko lehiaketaz gozatzeko aukera izango dute. 50garren edizioa izango da aurtengoan, eta bihar hasi eta datorren larunbatera bitartean irango dute. Segidan, parte hartuko duten suetxe edo piroteknien ordena: Zaragozana, Luso, Astondoa, Pirofantasia, IP Innovative, Ricasa, Foti Internacional Fireworks eta Europla.
Abordaia, astelehenean
Piraten egitearauaren barruan, abordaia izaten da jende gehien erakartzen duen ekitaldietako bat. Aurtengoa astelehenean izango da. 17:00etan aterako dira abordaian, eta helmuga Kontxako hondartza izango dute, guztiek. Iristea eta ondo pasatzea izaten da urtetik urtera indar gehiago duen ekitaldi honen helburua.
LARUNBATEKO EGITARAUA
10:00-13:00|15:00-20:00 Euskal Herriko nekazal produktuen II. azoka berezia Loiola kalean. Antolatzailea: Behemendi.
11:00 Donostiako Aste Nagusiko III. hondartzako errugbi txapelketa, Iñaki Aranaren oroimenez. Zurriola hondartzan. Antolatzailea: Bera-Bera.
18:00 Eskulangintza Azokaren inaugurazioa Vinuesa Plazan. Antolatzailea:Gabiltza (Gipuzkoako Artisauen Biltzarra).
18:15 Goazen kanoikadara!! Trinitate plazatik irtengo da Gastronomiako Euskal Anaiartearen Ohorezko Batailoia Trintxerpeko ILLUMBE musika-bandak lagunduta.
18:25 Kanoikadaren erritmoan!! Los Bebes de la Bulla, Los Pasai, Taupada eta The Joselontxo’s taldeekin. Erdialdeko zenbait lekutatik abiatuko dira.
19:00 Festa hasierako kanoikada Alderdi Ederren. Jaietako boluntarioek ARTILLERO abestuko dute, eta Gastronomikako Artillari Nagusiak joko du kanoi danbada.
19:30-00:00 Sagardoaren azoka Katalunia plazan (sagardotegiko menua, musika-emanaldiak....). Antolatzailea: Euskal Herriko Sagardo Gorenak.
19:00 The Joselontxo’s, txaranga Erdialdeko kaleetan.
19:00 Taupada Batukada Parte Zaharreko kaleetan.
19:00 Los Bebes de la Bulla Erdialdeko kaleetan.
19:00 Deiadar Kontxako hondartzan.
19:00 Skakeitan, ska musika Boulevard zumardian.
20:30 XXXVI Txistulari Alardea Konstituzio plazan.
20:00-22:00 Skasti,ska musika Kursaaleko Urumea terrazan.
22:45 Su Artifizialen Nazioarteko 50.Lehiaketa Kontxako badian,
ZARAGOZANA Piroteknia (Zaragoza).
23:15-02:00 Kursaal Gune Zabala.DJ Gaztea Gaua: Oihan Vega
Kursaaleko Urumea terrazan.
23:30 Zezensuzkoen entzierroa. Ibilbidea: Londres hotela, Askatasunaren hiribidea, Miramar, Andia, Hernani eta Boulevard.
23:30 Café Irlandés Orkestra, dantzaldia Easo plazan.
23:30 Kherau, euskal folka Boulevardeko kioskoan.
23:30 Hitzik ez, Niño Costrinik, Humanus comicus ikuskizuna aurkeztuko du, antzerkia Gipuzkoa plazan.
23,45 Auryn, pop-musika Saguesen.