Behar guztietara egokitutako eskaintza, irailetik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 8a, 02:00

2013-2014 ikasturtean euskera ikasi nahi dutenentzat aukera zabala jarri dute AEKn. Behar guztietarako eskaintza dute, hala nola, euskalduntze taldea, azterketak lantzeko taldeak, autoikaskuntza... eta beste hainbat metodo, euskera ikastea ahalik eta erakargarriena izan dadin. Klaseak goiz, eguerdi, arratsalde eta iluntzean izango dira, norberaren ordutegiaren arabera. Izena emateko epea irailaren 2tik aurrera izango da zabalik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!