Pauso haundia eman zuen atzo Julen San Miguel erremontistak, Kutxa Sariko aurreneko partidua irabazita. Juaristiren kontra jokatu zuen, B taldeko aurreneko partidua.
San Miguel nagusi izan zen sakean eta tantua bukatzea tokatu zitzaionean ere, fin aritu zen Doneztebeko atzelaria. Bikoiztu egin zuen atzo markagailuan Juaristi: 30-15. Aurreneko partidua irabazteak garrantzia haundia du banakako txapelketa haundian, eta halako aldearekin irabazteak, finalerditik gertu utzi du San Miguel.
Juaristiri kosta egin zitzaion San Miguelen sakeei erantzutea; eta berak sakea hartu zuenetan, ez zuen tantoa bukatzea lortzen.
Barrenetxea IVak, partidua
Osteguneroko jaialdia izango da gaur. Estelarrean, bikotekako txapeldunak diren Urriza eta Barrenetxea IVak, Etxeberria IV eta San Miguelen kontra jokatuko dute. Beste partiduak: Otaegi-Olazar/ Matxin IV-Zubiri, Ezkurra-Agirrezabala/ Urtasun-Etxeberria III; eta Etxabe II-Larrañaga/Juanenea-Labaka.