Ibai Alba bigarren, Iruñeako Triatloi Olinpikoan.

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 7a, 02:00

Zumitzako triatletak Iruñean izan ziren asteburuan, Triatloi Olinpikoa jokatzen baitzen bertan. Open modalitatean hartu zuten parte, eta lau hernaniarretan onena Ibai Alba izan zen, 2:14:14 denborarekin, bigarren postua eginda. 10garren geratu zen Xabat Azpiolea 2:23:36; 20garren Asier Ocon 2:29:30; eta 52garren Oier Ocon 2:49:50 denbora eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!