San Miguel faborito, bolada oso onean dagoen Juaristiren kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 6a, 02:00

Banakako txapelketa haun­diko partidua jokatuko da gaur Galarretan, Kutxa Sarikoa. Es­trei­nekoz B taldeko bi erremontistek neurtuko dituzte indarrak, San Mi­guel atzelariak eta Juaristi aurrelariak. Aurreneko ga­rai­pena lortzea izango dute helburu, pausu haundia izan­go baita, finalerdietarako bidean.

San Miguel faborito, gaur eta txapelketan
Julen San Miguel da txapelketa jokatuko duen atzelari ba­karra. Orain arte egindako bidea ikusita, San Miguel da gaurko partidua irabazteko fa­boritoa; eta ez hori bakarrik, baita txapelketa ira­bazteko faboritoetako bat ere.
Juaristi eta San Miguelek bi aldiz neurtu dituzte indarrak Banakako txapelketan: 2010 eta 2012an. Bi kasuetan atzelaria izan zen nagusi, Juaristiri 30-19 eta 30-20 irabazita.

Juaristi sasoi bete-betean
Inoiz baino sasoi hobean, jo­ko oso onean iritsi da Juaristi aurten, Kutxa Sarira. Prebia­ko finalean erraz nagusitu zen Endikaren kontra, golpe ona du eta fin dabil azken partiduetan. Aurkari zaila eta arriskutsua izango da aurten, Juaristi.

Irabazi, edo ahalik eta tantu gehien egitea helburu
Ligaxkako aurreneko fase honetan, talde bakoitzeko hiru erremontistek elkarren kon­tra jokatuko dute. Au­rreneko partidu hau irabazten duenak lan erdiak eginak izango ditu finalerdietarako pasea lortzeko. Eta galtzen duenak, ahalik eta tantu gehien egitea izango du helburu, tantu gutxirekin galtzeak txapelketatik kanpo geratzeko arriskua baitauka.

Barrenetxeak partidua
Kutxa Sariko partidua Ga­larretako jaialdiko bigarrena izango da. Lau partidu jokatuko dira gaur ere, 16:00etatik aurrera, tartean, Endika Ba­rrenetxea hernaniarrarena. Partiduak, hauek: Ez­kurra II-Larrañaga/Segurola- Aizpuru III; Matxin III-Ion/ Endika-Barrenetxea IV; eta Matxin VI-Saldias/Etxabe II-Labaka. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!