Udalak 100 euroko laguntza emango die ikastaroa egiten dutenei

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 9a, 02:00

Romi Etxea proiektuaren barruan, etxebizitza duinak egiten erakutsiko dute irailean, lasto, buztin eta neumatikoekin. Hernaniko eta Astigarragako Udala, EKIAN eta Romi bidean proiektuko kideak dira laguntzaileak. Bi ikastaro izango dira guztira, bat teorikoagoa eta bestea praktikoagoa. Prezioa 100 eta 425 euro bitartekoa da ikastaroaz gain, aukeratutako zerbitzuen arabera. Hernaniko eta Astigarra­gako Udalak 100 euroz lagunduko die ikastaroa egiten dutenei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!