Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailean bezala, Turismo informazio gunea irekita egongo da abuztuan zehar ere. Eta oinarrizko informazioaz gain, bisita gidatuak egiteko aukera ere izango da hilabete honetan. Bi bisita mota egin daitezke: hirigune historikoan, debalde; eta mendi irteera, Santa Barbarara edo Larregainera. Aurrez erreserba egin behar da eta gutxienez 6 laguneko taldeak osatu behar dira. Turismo gunea asteartetik igandera egongo da irekita. Ordutegia: lanegunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!