«Gure helburuen artean honakoak daude: nekazaritza ekologikoa lantzeko proiektuak martxan jartzea, gizarteari irekita; gure herrialdean utzita dauden edo etekin gutxi ematen duten lurrak errekuperatzea; elikatzeko kultura sortzea; heziketa eta formazio lana egitea ikastetxeekin... Eta horrez gain, inguruko herritarrei aukera ematea baratze mundua gertutik ezagutzeko». Halaxe azaldu dute Lur Denok elkarteko kideek eta hori horrela, dei egiten diete herritarrei euren proiektuan parte hartzeko. «Baratzeko lana gustatzen bazaizu eta zure denboraren zati bat berari eskaini nahi badiozu, jarri gurekin harremanetan», diote. Horretarako, bi bide daude:
lurdenok@lurdenok.com eta
672 214 015.
225 bazkidetik gora
Barazki ekologikoak ekoiztu eta saltzeko asmoz jarri zen martxan Lur Denok elkartea. Aurreneko baratza Astigarragan jarri zuten orain dela urte bete eta orain gutxi Gernikan jarri dute bigarren baratza. Gero eta gehiago dira proiektuarekin bat egiten dutenak. Momentu honetan 225 bazkidetik gora ditu; tartean, hainbat hernaniar.