Espero bezala, egungo txapeldunak irabazi zuen

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 4a, 02:00

Javier Urrizak garaipenarekin hasi zuen atzo Banakako Txapelketako tituluaren defentsa. Espero bezala, egungo txapeldunak 30-18 irabazi zion Gorka Urtasuni. Bere kolpea eta konstantzia nagusitu ziren. Buruz burukoetan ohikoa ez bada ere, sakeak ez zuen eraginik izan. Urrizak bi tanto bakarrik lortu zituen sakez eta Urtasunek bat ere ez.

Urtasunek aukera,
13-11ra hurbiltzean

Urrizak bazekien aurreneko partidua irabazteak bere ga­rrantzia duela eta serio atera zen jokora. Ez zuen askorik arriskatu eta batez ere bere kolpea eta defentsa nagusi­tzen ahalegindu zen. Eta hala izan zen. Urtasun saiatzen zen, baina ez zuen lortzen pe­loteoan aurre hartzea. Egun­go txapelduna 9-2 aurreratu zen eta emozio gu­txiko partidua izango zela zi­ru­die
n. Baina Urtasunek eutsi egin zion eta 13-11ra gerturatzea lortu zuen. Urrizak ordea, bere jokoa na­gusitu zuen berriz eta 19-11ra eraman zuen markagailua. Handik aurrera aldea as­ko haunditu zen, 30-18ra arte.

Lider A taldean
Urrizak pauso garrantzitsua eman du finalerdietara sailkatzeko. A taldeko liderra da. Urtasunek, berriz, Ez­ku­rrari irabazi beharra dauka txapelketan jarraitzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!