Urrizak txapela defendatuko du gaur Urtasunen kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 3a, 02:00

Egungo txapeldunak gaur hasiko du iaz lortutako txapela defenda­tzeko lehia. Urtasun izango du aurrean, Kutxa Sariko aurreneko partiduan. Urriza da partidua irabazteko faborito garbia, baina berak dionez, ez dago konfiatzerik, eta hasieratik dena ematera aterako da. Urtasun Kutxa Sariko prebia irabaztetik dator eta hemendik aurrerako guztia saria dela dio. Partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da. Gainerako partiduak hauek, tartean, Barrenetxea hernaniarrarena: Segurola-Larrañaga/Otaegi-Aizpuru III; Ezkurra-Agirrezabala/ Etxeberria IV-Barrenetxea IV; eta Matxin III-Labaka/Etxabe II-Zubiri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!