Santa Barbarako harrobi zaharreko hutsunea bete eta paisaia berreskuratzea helburu duen exekuzio plana onartu zuen Plenoak, asteartean. Campezo Construcción SAU enpresak du lan hori egiteko ardura. Helburua da, behin harrobia beteta, landa parke berria sortzea bertan.
Zortzi urteko plazoa, hasiera batean
Astearteko plenoak exekuzio plana onartu zuen, baina proiektua bera urte batzuk lehenagotik dago onartua. 2008an, Gobernu Batzordeak Santa Barbarako harrobiaren paisaia berreskuratzeko oinarrizko proiektua onartu zuen. Lehendabiziko proiektu horrek betelanaren nondik norakoak zehazten zituen, eta ondoren sortuko den parkeak izango duen diseinu eta pasaiaren ezaugarriak ere, biltzen zituen. Urte berean, azaroan onartu zuen Plenoak Campezo Construcción SAU enpresak egitea obra hori. Eta betelanarekin hasteko baimena 2010eko uztailean lortu zuen.
Proiektua aurrera eramateko plazoa 8 urtekoa zen hasiera batean, hau da, 2010ean hasi eta 2018an bukatua egon beharko luke. Astearteko Plenoan azaldu zutenez ordea, plazo horiek ez dira betetzen ari. Eta arrazoietako bat da, inguruko obra kopurua gutxitu egin dela azken urteetan.
Kontuan izan behar da, harrobia exkabazio edo obretatik datozen lurrekin ari direla betetzen. Hau da, lur edo hondakin horien bertedero gisa ari dira aprobetxatzen harrobia bera.
Betelanen ostean, parkea
Betelanak bukatuta, hasiko litzateke proiektuaren hurrengo fasea, hau da, Santa Barbararen paisaia berreskuratu eta landa-parkea berria sortzea bertan.
Proiektua aurrera eramaten ari den enpresak kobratu egiten du harrobia betetzeko hondakinak hartzeagatik. Diru horrekin hain zuzen finantziatuko ditu etorkizunean ingurua parke bihurtzeko lanak.
2008an egindako hasierako proiektu hartan aurreikusten da landa-parkea eta ingurua bera nola geratuko diren. Bertan diotenez, harrobiak edo orain dagoen zuloak, malda haundi baten itxura izango du. Malda guzti honetan landare eta zuhaitzak landatuko dituzte, eta 2,5 metro zabalerako bide sare bat egingo dute. Hasierako proiektu horretan baita ere aipatzen da, parke honen izaera, herritik gertu dagoen aire zabaleko eremua izango dela. Oinarria landareria eta zelaiak izango dira. Sarrera eta aparkamendu bat ere izango ditu; eta baita ibilbide eta mahaiak ere. yy