Peru Alfaro azkarrena, Txingudiko trabesian

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 5a, 02:00

Peru Alfaro izan zen aurrenekoa helmugaratzen Txin­gu­diko Trabesian, larunbatean. Hernaniarrak 00:30:56ko denbora behar izan zuen. Bi­garren postuan ere beste hernaniar bat geratu zen: Luis Go­ñi. Alfarok baino 7 segundo gehiago behar izan zituen.
Getaria-Zarautz trabesiarekin uztailean hasi zen Gipuzkoako Distantzia Lu­ze­ko Liga eta bi proba jokatuta, Alfaro eta Goñi aurreneko postuetan dira 199,81 punturekin eta 199,62 punturekin. Goñi hirugarren geratu zen Getaria-Zarautzen eta Alfaro laugarren. Beste hainbat hernaniarrek ere hartu dute parte bi trabesietan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!