Belaunaldi berriko lau erremontista estelarrean, Barrenetxea tarteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 1a, 02:00

Aspaldi jokatu den estelar gazteenaz gozatzeko aukera izango dute gaur Gala­rre­tara gerturatzen direnek; gaz­teena noski, lau erremontisten adina kontuan izanda. Barrenetxea hernaniarrak Etxeberria IVarekin jokatuko du; eta aurrean, Juanenea eta San Miguel izango dituzte; 23 eta 25 urte dituzte aurreneko biek; eta 20 eta 26 beste biek. Geroz eta konfiantza ge­hia­gorekin dira lau erremontistak, sasoi bete-betean; hala erakutsi dute jokatutako az­ken partidu eta txapelketatan.

Inoiz jokatu ez den partidua
 Adina ez da gaurko estelarrak duen berezitasun bakarra, partidu hori ez baita sekula jokatu. Aurreneko aldiz izango dira bi bikote hauek, aurrez aurre; halako partiduak dira belaunaldi berria indartsu datorrenaren seinale.

Hiru partidu gehiago
Jaialdia 16:00etan hasiko da eta estelarra bigarren partidua izango da. Jokatuko diren beste hiru partiduak hauek dira: Ezkurra II eta Aizpuru III,  Otaegi eta Saldiasen kontra; Matxin III eta Etxeberria III, Endika eta Ionen aurka; eta Segurola eta Olazar, Matxin VI eta Zubiri bikotearen kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!