Beroa eta festa giroa eskutik helduta atzo, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 1a, 02:00

herri kirolek jartzen du­te saltsa Santa Barbarako ton­torrean, eta atzo ere, jende­tza inguratu zen txinga, aizkora, korrika... modalitate di­­ferenteetako probez goza­tzera. Ez zen saririk, beraz, lehia sanoa izan zen atzokoa. Hala ere, irabazi nahi hori hor egoten da beti, eta atzokoan ere dena eman zuten par­tehar­tzai­leek. Zor­tzi la­gun aritu zi­ren, bi taldetan ba­­natuta: txingetan eta aizkoran onenak, txuriz jan­tzi­ta­ko Ba­rrenetxea eta Larra izan ziren; lokotxak biltzen, Ariz­mendi gazteak izan zi­ren azkarrenak; eta bukatzeko, motozerrarekin La­rra­b­i­dek erakutsi zuen trebezia ge­­hien, zutikako enborrari 12 korte azkar-azkar emanda. Beroa izan zen hizpide atzo Santa Barbaran, eta itzala be­zaian preziatuak izan zi­ren, ez­tarria bustitzeko tragoak. Men­diluze, Marti­kore­na eta Iu­rramendi aritu ziren ber­tsotan, eta Iñaki eta Gari trikiti eta pan­deroarekin. Baz­kaltzera 70 lagun inguru elkartu ziren. Eta arratsaldean urteroko toka txa­pelke­tak jarri zuen giroa. Umeek ere izan zuten festaz goza­tze­ko aukera. Festa eguna dan­tzan agurtu zuten, guztiek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!