Emozio gehiago ezin izan zuten bizitu Bidebieta plazako futbol zelai txikira inguratu zirenek. Finalean 8-8 berdindu eta penaltietan irabazi zuten Paulek, Arizetak eta Polainak. Aurrean zituzten Guti, Oier eta Alvaro. Guztira 12 hirukote elkartu ziren uztailaren 17an, Kale Hezitzaileek antolatuta, eta sekulako festa jarri zuten, 3x3 futbol txapelketa azkarrarekin. 11-14 urte bitarteko umeek parte hartu zuten, eta intxada eta guztirekin joan ziren gainera gehienak. Kale Hezitzaileek eskerrak eman nahi dizkiete parte hartzaile guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!