Urtasun Donostian izango da ostegunean, Kutxa Sariko aurkezpenean, onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 31a, 02:00

Gorka Urtasunek irabazi egin zuen atzo Kutxa Sariko prebiako azken partidua, eta Kutxa Sari haundia jokatuko du abuztuan. Hain justu, bihar bertan aurkeztuko dute Banakako Txapelketa Nagusia izaten dena Donostian, Kutxako Prentsa Aretoan. Urtasunek erraz irabazi zion Ioni, 30-14. Denek zuten nafarra faborito, eta katedra gustora uzteko moduan jokatu zuen Iruritako aurrelariak. Kutxa Sariko Prebia oso luzea izan da, eta Juaristi eta Urtasunek lortu dute pasea, Kutxa Saria jokatzeko. Sei erremontista ariko dira zein baino zein, abuztuan zehar: Juaristi, Urtasun, San Miguel, Ezkurra, Zeberio IIa, eta Urriza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!