San Inazio eguna eta festa, bihar, Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 30a, 02:00

Bazkari txartelak salgai daude gaur iluntzera arte, Aralar eta Kitto tabernetan, 25 euroan.

Egun haundia izango da bihar Santa Barbara gainean, San Inazio eguna ospatuko baitute bertan, Herna­niko eta inguruetako jendeak. Goi­zeko lanak trikitixa eta bertsolariek egingo di­tuzte, eta eguerdian, 12:00­etan, meza izango da tontorreko ermitan. Herri kiroletan zein baino zein ariko dira Her­na­niko bi koadrila, 8 lagun in­guru: aizkoran, lokotxetan, motozerrarekin... Fes­tarik haundiena hor izaten da, baina bertan gero eta jende gehiago gera­tzen da, eta haiek ere bazkariak, toka, jolasak eta dantzaldia izango dituzte. Bazkari txartelak salgai dau­de 25 euroan, Aralar eta Ki­tton, gaur iluntzera arte.

EGITARAUA
10:00 Trikitilariak
11:30 Bertsolariak
12:00 Meza ermitan
13:00 HERRI KIROLAK: Aizkora, lokotxak, korrika eta motozerra.
14:00 Herri bazkaria: marmitakoa, txuleta... txartelak: Aralar, Kitto (25 €)
16:30 Lagunarteko Toka Txapelketa
16:30 Haur joko eta txokolatada
17:30 Erromeria
19:00 Herrira jaitsiera

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!