Urtasunek oraintxe irabazi dio Etxeberria IVari, denboretan ahaztuko ez den partidu gogor eta eder horietakoa. Ion berriz, zai dago. Zarautz eta Irurita neurtuko dira gaur Galarretan, partidu estelarrean, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrenean. Irabazten duenak lortuko du Buruz Buruko Txapelketarako pasea.
Urtasun ausardiz, Ion buruz
Sekulako indarra eta ausardia dauzka Urtasunek. Ionek berriz seguritatea eta lasaitasuna. Urtasunek irabazi berri dio Etxeberria IVari, egungo promesa onenetakoari; Ion berriz iazko lanari esker zai egon da azken momentura arte, prebiako finalean.
Buruz Buruko Txapelketa Nagusia, Kutxa Saria abuztuan jokatuko da, eta han jokatu ahal izateko pasea dute jokoan gaur. Prebia jokatu duten erremontista guztietatik bik lortuko dute txartel hori. Juaristik lortu du horietako bat, eta gaur jokatuko dute bigarrena.
Ostegunean aurkezpen
ofiziala, Donostian
Datorren ostegunean aurkeztuko dute Buruz Buruko Kutxa Saria Donostian, Garibai kaleko Kutxabanken prentsa aretoan, 12:00etan. Bertan izango dira egungo txapelduna, Urriza, eta egungo erremontista onenak; tartean, gaurko irabazlea.