Goizeko 11:15etan iritsiko da Hernanira AHTaren kontrako bizikleta martxa. Protesta ekitaldia egiten ari dira uztailaren 25etik abuztuaren 1era. Altsasun hasi eta Donostiara bidean pasako dituzte AHTak egin asmo duen ibilbideko herriak, eta Hernaniren txanda gaur izango da. Añorgatik iritsiko dira Hernanira, 11:15ak aldean. Plaza Berritik pasako dira ordu horretan, eta Osiñagara joango dira, AHTaren obrak ikustera. Hortik Astigarragara joango dira, eta ostegunean iritsiko dira Donostiara.
«10.000 miloi euro
xahutuko dituzte»
AHTaren kontrako martxan erabat errepikatzen ari dira bi ideia nagusi: «AHTak ondorio ekologiko latzak ekarriko ditu, eta 10.000 miloi euro xahutuko dituzte zentzugabekeria horretan».