Elias Querejeta zinegile hernaniarra omenduko dute gaur, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 29a, 02:00

Omenaldia jasoko du gaur Donostian Elias Querejeta zinegile hernaniarrak. Euskadiko Filmategiak, Donostiako Zinemaldiak eta SADEk omenduko dute, Donostia Kulturaren kolaborazioarekin. Omenaldia Principe zineman izango da, arratsaldeko 20:00etan, eta bertan izango da Querejetaren alaba, Gracia Querejeta. Euskadiko Filmategiak jakinarazi duenez, Querejetaren bi pelikula jarriko dituzte, 7garren aretoan: Antxon Ezeizarekin batera egin zuen A través del futbol laburmetraia; eta El último viaje de Robert Rylands luzemetraia. Elias Querejeta Madrilen hil zen joan den ekainaren 9an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!