Jendetza ibili da aurten Astigarraga eta Aranoko festetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 29a, 02:00

Eguraldia bikaina, San­tio eguna festa eta asteburua ere tarteko. Faktore guztiak aldeko izan dituzte aurten, Santio jaietan. Jendetza ibili da bai Astigarragan eta baita Aranon ere. Egun guztietan izan da festa, baina izan dira egun klabeak, jende gehiago mugitu dutenak. Festak atzo bukatu ziren, bi herrietan.


Herri kirolak, Astigarragan
Bertakoak egunero ibili dira dantza, barre, bazkari eta al­ga­ran. Ingurukoentzat or­dea, Santa Ana eguna izan ohi da preziatuena. Idi dema, azoka, sa­gardo dastaketa... goiz pa­sa joan ziren asko eta mo­menturen batean txiki geratu zen Asti­ga­rragako plaza.


Asteburua klabea, Aranon
 Festak Santio egunean hasi baziren ere, ostiral eta larunbatean ibili da jende gehien Aranon. Ostiral arratsaldean azokak eta sagardo dastaketak mugitu zuen jendea; eta larunbatean, tradizioa bihur­tzen ari den arkume jateak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!