Hernanik hogei txapela soinean, hogeita hamasei final jokatuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko abu. 1a, 02:00

Uztailarekin batera bu­katu du denboraldia Herna­niko Pelota Elkarteak. Gravn torneoa, Berria Txa­pelketa, Herriartekoa, Bu­runtzaldea­ko txapelketa, torneoak... as­ko izan dira denboraldi osoan jokatu dituzten partiduak, eta beste urtebetez, punta-puntan aritu dira Hernaniko pelotariak. 

36 final jokatu dituzte
Larunbatean jokatu ziren Buruntzaldeako Txapelke­tako finalak eta Hernanik ordezkaritza izan zuen, maila guztietan. Denbo­raldiko azken txapelketa hori, urte osoan egindako ibilbidearen adibideetako bat besterik ez da. Her­nanik 38 pelotari federatu izan ditu aurten, eta guztira, 36 final jokatu dituzte; horietatik 20 irabazi dituzte, maila guztietakoak.

Arrieta, Ojuel, Elorza, Gorrotxategi... etorkizuneko izenak
Hogei txapelek dute atzean pelotari baten izena, eta horietako bat da Ioritz Arrieta. Sekulako denboraldia jokatu du, besteak beste, Munduko eta Espainiko txapelketak irabazita, 22 urtez azpiko mailetan biak. Horiez gain, lau torneo edo txapelketa pribatutan ere, pelotari onena izan da, hurrenez hurren, Elgoibar, Pablo Elor­tegi, Zumarraga eta Ortue­llakoetan.
Gravn torneoa izaten da urteko txapelketarik inportanteenetakoa, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako pelotariek joka­tzen baitute. Jon Ander Elorzak lortu du aurten txapela, 22 urtez azpiko mailan, erremonte modalitatean. 
Kadete mailan, Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodri­guezek aipamen berezia merezi dute bukatu berri den denboraldian. Gipuz­koako onenak izan dira, trinkete modalitatean. 
Torneo edo txapelketa pribatuekin jarraituta, Paul Ojuel izan da Hernaniko pelotari onena, sei txapela lortuta: Burladan, Aste Nagusian, Lezon, Altzan, Mungian eta Errenterian. Erdiak lortu ditu aurten, Aitor Gorrotxategik, hiru alegia: Lezon, Altsasun eta Altzan. Iñigo Urkizuk aldiz, Alde Zaharra eta Burlatako txapelketak irabazi ditu. Eta Iñaki Esnalek bakarra: Doneztebeko txapelketa.

Berria eta Herriartekoan, kanporatuak
Txapelketa haundiei dagokienean, taldekakoei, ez da Her­naniren denboraldia izan aurtengoa. Herriartekoan final laurdenetan geratu zen Her­nani txapelketatik kanpo, Tolosaren kontra joan-etorriko bi partiduak galduta. Be­rria Txapelketan berriz, Lemoaren kontra galdu zuen Hernanik, bosgarren kanporaketan. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!