Jon Juaristi zarauztarrak Kutxa Sari haundia jokatzeko pasea lortu zuen larunbatean, Endika saldiastarrari 30-20 irabazita.
Juaristik segidan
egindako 13 tantuak,
klabea
Berdindua hasi zen partidua; bi pelotariak tanto bikainak jokatu zituzten, Juaristi 4-3 aurretik jarri zen arte. Sakea hartu zuen eta 13 tantu egin zituen segidan; eta Endikak, ezin partzial horri buelta eman. Aldea haundia eta zaila zen Saldiaseko erremontistarentzat. Endika saiatu zen, batera eta bestera aritu zen, gogor borrokatu zuen, baina markagailuak markatzen zuen aldea gehiago izan zen larunbatekoan. Azken emaitza, 30-20ekoa izan zen.
Bigarren pasea, bihar
Urtasun edo Ionek, bietako batek lortuko du bihar Kutxa Saria jokatzeko beste pasea. Prebiako bigarren finala Galarretan jokatuko da, 16:00etan hasiko den jaialdian.