talde polita osatu dute aurten ere, Udaleku Ibiltarietan egon diren 24 neska-mutilek eta bost begiraleek. Dobera Euskara Elkarteak antolatu ditu, beste urtebetez, euskera oinarri hartuta, Euskal Herriko txoko ezberdinak oinez ezagutzeko asmoarekin.
Bortzirietan barrena ibili dira Ainitze Rodriguez, Ane Iradi, Aritz Lujanbio, Mikel Olabide eta Alazne Urdangarin begiraleekin batera. Arantza, Igantzi, Lesaka, Bera eta Zugarramurdi bisitatu dituzte; eta tartean, esperientziaz disfrutatzeko jolas eta ekintza ugari izan dituzte: erreka eta igerilekuetara irteerak, zikin eguna, beldur gaua, piraguismoa, espeleologia... Esperientzia ederra izan da guztientzat. Ostiralean iritsi ziren Hernanira, eta datorren udararen zain dira asko, errepikatzeko gogoz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!