AHTaren kontrako bizikleta martxa bihar iritsiko da Hernanira

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 29a, 02:00

astebetean Euskal He­rria zeharkatuko du Abia­dura Haundiko Trenaren kontra egiten ari diren bizikleta martxak. Uztailaren 25ean atera ziren Altsasutik eta Donostian dute helmuga, abuztuaren 1ean. 

 Obrak ikustea, helburuetako bat
 Abiadura Haundiko Trena martxan jartzeko egiten ari diren obrak eta proiektuak ikusiko dituzte ibilbidean zehar. Euskal Herriko hainbat eskualde eta herri ari dira zeharkatzen, eta Hernanira bihar iritsiko dira. Zarautzen bukatuko dute aurreko eguneko etapa, eta Hernanira, Añor­gatik barrena etorriko dira. Pla­za Be­rrira goizeko 11:15etan dira iristekoak. Berehala Osiña­garako bidea hartuko dute eta bertan AHTren obrak ikus­tera geratuko dira, «Uru­mea bailaran AHTa egiten ari den kaltea ikusiko dugu». Ondoren, Hernani atzean utzi, eta martxak Astigarra­garako bi­dea hartuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!