buruntzaldeako txapelketako lau final jokatu ziren atzo Kiroldegian, eta Hernanik, ordezkaritza izan zuen guztietan. Ez zuten egunik onena izan ordea, eta Alain Agirre izan zen txapela jantzi zuen bakarra.
Infantil mailan irabazi zuen Alain Agirrek, 18-11, beste hernaniar baten kontra: Ioritz Berasarte. Partidua nahiko berdindua joan zen, baina Agirre nagusi izan zen batez ere, azken tantoetan.
Kadete eta senior mailako partiduak azkar joan ziren. Arrue eta Aizpuru andoaindarrak faborito ziren Pagola eta Rodrigez hernaniarren kontra, eta hala erakutsi zuten aurreneko momentutik. Emaitza, 18-5. Seniorretan Real Sociedadeko Odriozola eta Errazkinek eraman zuten partiduko pisua. Esnaolak, atzelari hernaniarrak, ez zuen egunik onena izan; eta Urkizu aurrelariak partiduan sartzeko aukera gutxi izan zuen. Partidu azkarra izan zen, 18-2, Realeko bikotearen alde.
Eta jubeniletan, Altuna anaiek gogor borrokatu zuten azken momentura arte, baina Azpiroz eta Aburuza nagusi izan ziren atzokoan, 18-13 irabazita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!