2013-2014 ikasturtean euskera ikasi nahi dutenentzat aukera zabala jarri dute AEKn: euskalduntze taldeak, azterketak lantzeko taldeak, autoikaskuntza... eta beste hainbat metodo, ikaslearentzat ahalik eta erakargarri eta erosoen izateko. AEKtik gogoratu nahi dute euskera ikasi nahi duen edonork duela lekua bertan, hala nola, familian edo lagunartean euskeraz aritu nahi dutenek, umeekin hitz egin nahi duten gurasoek, lankideekin euskeraz aritu nahi dutenek... eta beste abar luze batek. Klaseak goiz, eguerdi, arratsalde eta iluntzean izango dira. Izen ematea irailaren 2tik aurrera izango da zabalik.
Aukera zabala,
banaka edo taldeka
Euskalduntze taldeak aukeratzen dituztenek astean 2, 3 edo 4 egunez izango dituzte klaseak eta euskaltegian jasotakoa kanpoan erabiltzeko aukera izango dute.
Azterketak prestatu nahi dituztenek astean 2 edo 3 egunetan izango dituzte klaseak eta 15 egunean behin tutoretza pertsonalizatuak.
Autoikaskuntza nahiago dutenek berriz, astean behin edo bitan eskatu dezakete tutore baten laguntza, ikasleak berak nahi duen ordutegian.
Euskaltegi barruko eskaintzaz gain, AEKk beste hainbat metodo ditu euskera lantzeko, hala nola, Zilegi Eskolak, irteerak...