Hiru hernaniarren lanak, Mendikotan

Kronika - Erredakzioa 2013ko abuztuaren 31

Mendikotako Algareki galeria (Zuberoa, Mauletik km gutxira) itxi egingo dute eta agurtzeko, sekulako erakusketa antolatu dute. Euskal Herri osoko 31 artistek hartuko dute parte eta tartean dira 3 hernaniar: Peio Goello, Aitor Ruiz de Eguino eta Iker Valle. Bihar izango da inaugurazioa, 11:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!