Hernaniko zortzi jokalari gaur Hegoalde taldean, Iparralde taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 27a, 02:00

Baionako festen barruan errugbi partidua jokatuko dute gaur He­goalde eta Iparralde taldeek. Baionako Belaskain zelaian izango da, harresietan, 16:00etan hasita. Hegoalde taldearekin joka­tzera Hernaniko zortzi jokalari deitu dituzte. Partidua Euska­rian­sek antolatu du Euskadiko Federazioaren laguntzarekin eta ateratako dirua Baionako erietxean dauden ume gaixoentzat izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!