Juaristi eta Endika, Kutxa Sariko aurreneko pasearen bila

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 27a, 02:00

Juaristik edo Endikak, bietakoren batek Banakako txa­pelketa haundia jokatzeko pasa lortuko du. Kutxa Sariko Prebiak bi final izango ditu, eta bi izango dira pasea lortuko duten erremontistak. Final horietako bat izango da gaurkoa, Jua­risti eta Endikaren artekoa. 

Aurrelariak dira biak eta urteko txapelketa nagusia jokatzeko ilusio haundia dute. Juaristi da partidua irabazteko faboritoa; eta Endikak badaki dena ondo egin beharra duela, pasea lortzeko.

Partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!