Arkume jateak eta bertsolariek jarriko dute festa gaur, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 27a, 02:00

Goizeko aurreneko ordutik zabalduko da arkumea erretzen ari direnaren usaina Aranon. Joan den urteko arrakasta eta gero, bigarren urtez antolatu dute. 14:00­etan elkartuko dira aranoarrak eta ingurutik animatutakoak, arkumea jatera. Bazkariko produktu guztiak gainera, autoktonoak izango dira, Aranoko baserritarrek ekoiztuak. Arratsaldean Se­bastian Lizaso, Iker Zu­bel­dia, Julio Soto eta Aitor Mendiluzek jarriko dute festa, 19:00etan. Eta eguna bu­katzeko, beste estilo batekoa, baina musika baita ere, Ele­puntu DJarekin. 
Bihar bukatuko dira San­tioak Aranon, umeak protagonista izango diren egunarekin: pelota partiduak, dantzariak, puzgarriak, ume jolasak eta Arno ganadutegiko azienda... Izan­go dute zerekin gozatu! 

GAUR
14:00 Arkume jatea
Bazkalondoren Kantu saioa fanfarrearekin
19:00 Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Aitor Mendiluze.
Afalostean Dantzaldia Elepunto DJarekin

BIHAR - Umeen eguna
10:00 Meza
10:30 Umeen partidua
Segidan Arano eta Goizuetako dantzariak
15:30 Puzgarriak eta ume jolasak
19:00 Arno ganadutegiko azienda umeentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!