BI hilabeteko kanporaketen ostean, Buruntzaldeako Txapelketa iritsi da bukaerara. Gaur jokatuko dira final haundiak, 10:00etan hasita, Hernaniko kiroldegian. Lau final jokatuko dira eta Hernanik ordezkaritza izango du guztietan.
Infantiletan Alain Agirre eta Ioritz Berasarte izango dira aurrez aurre; biak, hernaniarrak. Partidu berdindua espero da, biak baitira etorkizuneko promesak, maila bereko bi pelotari onenak. Aitor Lazkano zen finala jokatzekoa, baina ezin izango du, oporrak direla eta.
Kadetetan Xabat Pagola eta Suharri Rodrigezek Andoiango Arrue eta Aizpururen kontra neurtuko dituzte indarrak. Andoaindarrak dira faborito, baina hernaniarrek sorpresa eman dezakete, ondo jokatuz gero.
Jubeniletan Altuna anaiek jokatuko dute Azpiroz eta Aburuzaren kontra. Partidu berdindua espero da, eta klabea, bikote hernaniarrak nerbioak kontrolatzea izango da.
Azkenik, senior mailan Urkizu eta Esnaola hernaniarrek Real Sociedadeko Odriozola eta Errazkin izango dituzte aurrean. Urkizu momenturik onenean dago, eta Esnaola torneo bikaina egiten ari da; hortaz, hernaniarrak dira faborito. yy