Podiuma hiru hernaniarrentzat: Burugain, Miner eta Arrozpide

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 26a, 02:00

Punteria faltarik ez dute Hernaniko bolariek, azken aldian lortutako sariei erreperatu besterik ez dago. Errenterian izan berri dira, Madalena jaietan; noski, bola tiraldira joanak. Ikusmira haundia sortu zen, Plaza bera egokitzen baitute, bolatoki gisa. Bigarren urtea da Madalenetako Saria jokatzen dela, eta Hernaniko bo­lariek kalloa hartuta diote nonbait, bolatoki inprobisatuari.

40 bolarik hartu zuten parte, inguruko tiraldiekin alderatuz, sari onentsuenak bertakoak izaten baitira. Eta hiru onenak, hernaniarrak izan ziren: Po­diumean lehenengo, Migel Burugain; bigarren, Antonio Miner; eta hirugarren, Migel Arrozpide.

Uda festaz festa, tiraldiz tiraldi pasatzeko asmoz dira Hernaniko bolariak, eta ahal bada, txapel edo sariren bat gehiago irabazteko gogoz. Lortzeko, astero entrenatzen jarraituko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!