AHTaren kontrako protesta Errekaldetik etorri eta Astigarragara joan zen.

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 31a, 02:00

Bizikletaz etorri ziren Hernanira, eta Plaza Berrin hainbat lagun zai zituzten. AHTren kontrako bizikleta martxako kideek protesta ekitaldia zuten atzo ere. Uztailaren 25etik abuztuaren 1era bizikleta martxa egiten ari dira, Altsasutik Donostiara, eta atzo Hernanira iritsi ziren, Errekaldetik. Hernanin ikusi zituzten AHTko obrak, Osiñagako parean, eta handik Astigarragara joan ziren. Hernaniarrei banatu zizkieten orrietan gogor salatzen dute AHTa. «Konponbidea da AHTa eta azpiegitura lan haundiak gelditu, bizi dugun eredu kapitalista auzitan jarri, eta ekonomia eta gizartearen ardatz gisa herria jartzea... Krisi egoera honetan 10.000 miloi euro xahutzea guztiz ulertezina da».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!