Hernaniko eskubaloiak 60 urteko ibilbidea izan du, eta historia guzti hori bilduko duen bideoa grabatzen ari dira orain. Milaka herritar eta anekdota izan dira urte guzti horietan, eta ondorenerako geratuko den artxiboa izango da bideo hori.
«Zuen laguntza eta
partehartzea ezinbestekoa da! Bertaratu, mesedez!»
Hernaniko eskubaloiaren parte ziren talde batek daramaki grabaketaren ardura, eta orain, deialdia zabaldu dute, eskubaloiarekin lotura izan zuten guztiak biltzeko asmotan: eskubaloian aritutako jokalariak, entrenatzaileak, delegatuak, zuzendaritzako kideak... Guztiak elkartu nahi dituzte bideorako irudiak grabatzeko: «zuen laguntza eta partehartzea ezinbestekoa da! Bertaratu, mesedez!». Zita asteartean egin dute, 18:30etan, kiroldegiko pista nagusian.
Kamisetak, txandalak...
Hitzordura gerturatzen direnei eskatu diete eramateko garai haietako kamiseta, txandal edo daukaten beste edozein material.