Ume jokoak eta kirola, festetaz gozatzen hasteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 25a, 02:00

Santio egunarekin hasiko dira aurten, izen bera duten festak, Aranon. Lau eguneko jaiak antolatu dituzte eta ohi bezala, denek dute lekua: kirolak, bertsoak, musikak dan­tzak, sabel kontuek, umeek...

Txupinazoa, `Zomorro´ gisa atera ziren aurreneko emakumeek
Aurten emakumeek izango dute festak abiarazteko ar­dura. Baina ez edozein ema­kumek. Aranoko inauteriek duten berezitasunetako bat dira Zomorroak. Urtero atera­tzen dira, baserriz baserri, puxka biltzen. Tradizioz, gizonak izan ohi ziren beti, Zomorroak. Az­ken urteetan ordea, ema­kumeek leku bera du­te hain egun berezian. Zo­morro gisa atera ziren aurreneko emakume haiek botako dute gaur, 12:00­etan, Aranoko txupinazoa. Eta handik aurrera, festa giroa nagusi, lau egunetan. Aranoar eta Goizuetarrek urteroko pikea jokotuko dute, esku pelotan. Ara­noarren ordezkari, Huizi eta Lizeaga izango dira aurten; eta Goizuetak Ape­zetxea eta Zabaletan jarri du konfiantza osoa; 12:30etan hasita. Arratsal­dean ere, kiroletik hasiko da. Aizkoran, Nazabal eta Azurmendi ariko dira. Eta ondoren, nobedade gisa, Iparraldeko jokoak antolatu dituzte. Iluntzea Tapia eta Leturiaren trikiti doinuek girotuko dute. Eta afaldu ere, elkarrekin egingo dute Santio egunean, aranoarrek. Bakoitzak etxetik otordua ekarri, eta giro ederrean jango dute. Ordu berean, umeentzako zinea jarriko dute, ilargipean.

Bihar, bigarren egun haundia
San Joakin eta Santa Ana eguna ospatuko dituzte bihar, festen barruan. Me­zarekin hasiko dute eguna, eta ondoren, hamaiketakoa dute. Bazkalaurretik afizionatu mailako pelota partidua jokatuko dute Esnal eta Urruzolak. Egun hau berezia izaten da Aranoko jubilatuentzat, urteroko bazkaria izaten baitute. Aurten, Unai Agirre eta Xabier Legarreta ariko dira bertsotan, bazkalordua girotzen. Arratsaldean artisau azoka jarriko dute, bertako eta ingurukoak erakarri ohi dituena. Eta ondoren, tortilla lehiaketa eta sagardo probaketa; bertako sagardoarekin, noski! Eguna bukatzeko, Mus Txapelketa jokatuko dute, San Roke Elkartean.

Arkume jatea larunbatean, bigarren urtez
Goizean goizetik jarriko dute arkumea erretzen, Plazan. Joan den urteko arrakasta eta gero, bigarren edizioa antolatu dute aurten. Berriz ere, produktu guztiak autoktonoak izango dira, aranoarrak. Txar­telak aldez aurretik erosi behar dira: Hernanin, De­portibon; Ereñotzun, Irrin­tzin; Goizuetan, Amaia Ka­fetegian; Aranon, Kontze­juan; Herreran, Zumardin; eta Urnietan, Kantoien. Arratsaldean goi mailako bertsolariak izango dira; orain punta-puntan, taulaz taula dabiltzanak batzuk; eta izen haundikoak besteak: Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Aitor Mendiluze. Saioa 19:00etan hasiko da. Eta eguna buka­tzeko, mu­sikarekin jarraituko dute; oso bestelakoa ordea: Ele­punto DJ-ak egingo du, aukeraketa.

Umeen eguna, azkena
Umeek egunero izango dute zerekin ondo pasa, baina eurentzeko antolatutako egun propioa badute: azkenekoa. Mezarekin ha­siko da festa. 10:30etan, etorkizuneko pelota de­safioak jo­katu dituzten pelotari gazteak dute zita, umeen partiduan: Mujika eta Apeze­txeak, Altsua eta Apeze­txearen kontra. Segi­dan, Arano eta Goizuetako dan­tzariek emango dute, es­pek­takulua. Bazkalostean puzgarriak eta ume jolasak antolatu dituzte. Txokolatada ere izango dute merienda­tzeko. Eta festak eta eguna agurtzeko, Arno ganadutegiko azienda izango dute, animaliekin gozatzeko.


UZTAILAK 25- Santio
11:00 Meza
12:00 Jaien hasiera Umeentzat bonba japonesak eta buru haundiak
12:30 Arano-Goizueta arteko pelota partidua
18:00 Herri kirolak. Aizkoran: Azurmendi eta Nazabal. Iparraldeko jokoak.
20:00 Tapia eta Leturiarekin lagun arteko triki festa
22:00 Afaria elkarrekin
22:00 Ilargipeko zinea umeentzat

UZTAILAK 26 -
santa ana eta San joakin

11:00 Meza Ondoren Hamaiketakoa
13:00 Pelota partiduak afizionatu artean
14:00 Jubilatuen bazkaria Unai Agirre eta Xabier Legarreta bertsolariekin
18:00 Artisau azoka karpan
19:00 Tortilla txapelketa eta herriko sargardo eta produktu probaketa
22:00 XXXI. Mus txapelketa San Roke elkartean

UZTAILAK 27 - Larunbata
14:00 Arkume jatea Bazkalondoren Kantu saioa fanfarrearekin
19:00 Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Iker Zubeldia, Julio Soto eta Aitor Mendiluze. Afalostean Dantzaldia Elepunto DJarekin

UZTAILAK 28 -
Umeen eguna

10:00 Meza
10:30 Umeen partidua Segidan Arano eta Goizuetako dantzariak
15:30 Puzgarriak eta ume jolasak
19:00 Arno ganadutegiko azienda umeentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!