«Benetan integratu nahi izanak eraman gaitu euskera ikastera»

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 25a, 02:00

Euskera ikasteko saiakera egiten duten guztiei merezi duten lekua eman nahi die Astigarragako Udalak. San­tio festetan, protagonismo berezia izango dute aurten, bereziki, kanpotik Asti­garra­gara bizitzera etorri diren emakume euskaldunberriek. Ai­tortza jaso zuten atzo Sandra Cuervo (Kol­onbia), Pepa Caballero (Kor­doba), Karmele Aznar (Ve­nezuela), Mari Karmen Mira (Sa­lamanka), Claudia I. Za­pata G. (Mexiko) eta Isabel B. Jofrék (Argentina), euskera ikasteko ahalegina egiten duten beste asko eta askoren izenean.


Esker hitzak eta euskera ikasteko animoak
Santio festak abiarazi zituzten txupinazoa bota zuten sei emakumeek. Es­ker hitzak eta euskera ikasteko animoak entzun ziren atzo, Uda­leko balkoitik. Bakoi­tzak, banaka, sentitzen zuena esateko aukera izan zuen: «Asti­gartar bat gehiago sentitzen naiz egin didazuen harreragatik; Argen­tina­koa naiz, eta urtebete daramat euskera ikasten, zaila da, baina ikastera animatzen zaituztet; Salaman­kakoa naiz, eta euskeraz bi­zi nahi dut; Kolonbiatik etorri nin­tzen eta euskal kultura gustuko dut; Santio jaiak ondo pasa, euskeraz abestu, dan­tzatu, ligatu, gozatu... euskeraz bizi!; euskera ikastearekin batera herriaren parte izatea lortu dut» .


Aitortzak, ilusio haundia
Suziriak eztanda egin au­rretik Kronikarekin bildu ziren sei emakumeetako lau. Txupi­nazoa botako zu­tenaren notizia ez zuten inon­dik inora espero, eta hasiera batean, ezetza eman zuenik ere izan zen: «ha­sieran ezetz esan nuen, izugarrizko poza nuen, baina lotsa ere bai. Gerora, beste kideekin hitz eginda, pausua ematea erabaki nuen, momentua aprobe­txa­tu eta eman didaten au­kera eskertu behar nuela erabaki nuen. Gainera, familiari ere ilusio haundia egin dio» zioen Claudia mexikarrak. Egiten ari diren lana saritu dela zioten lauek: «gu saia­tzen ari gara, baina lerro hauen bidez, irakasleen meritua ere azpimarratu nahi du­gu». Kordobako Pepak hala zioen: «Kanpotik etorri gara Asti­garragara bizitzera, eta halako aitor­tzak erakusten du kontuan hartzen gaituztela gu eta egiten ari garena».

Hasi berriak
Ez dira urte asko euskera ikasten hasi zirela, baina gus­tura dira ematen ari diren pausuekin. Kordo­ba­ko Peparen esanetan, herri berri batean integra­tzeko, astigartarra senti­tzeko, bertako hizkuntza ikastea ezinbestekoa da: «betidanik entzun izan du­gu zaila dela, baina ez da ezinezkoa, eta ez saiatzeagatik ez dadila izan behin­tzat!» . Mexikotik etorri den Klaudiari ume txiki bat izateak ere motibatu dio euskera ikastera: «senarra euskalduna dut, Astiga­rra­gakoa. Se­mearekin euskeraz egiten du eta nik ere, egin nahi dut. Berarekin batera ikasten dut, garran­tzitsua iruditzen zait». Argentinatik etorritako Isa­bel euskaldun giroan bizi da, erabat. Baserrian bizi da, eta denek, ume eta helduek, euskeraz egiten diotela dio: «ulertu guztia ulertzen dut baina hitz egin... hori kosta egiten zait. Asko laguntzen didate, umeek, amaginarrebak... eta irakurri ere, euskeraz irakurtzen dut zerbait, egunero. Taberna batean egiten dut lan, eta bezeroek ba­dakite ikasten ari naizela, eta beraien aportazio txikia egiten dute, laguntzeko; pozik nago lortzen ari naizenarekin».

Astigarragan, gustura
Astigarragan pozik eta gustura sentitzen direla diote denek: «berriz ere herria au­keratu beharko bagenu, As­tigarraga izango litzateke elekzioa»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!