Festa giroa nonahi gaur, Santio Egunez

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 25a, 02:00

Kanpotik etorri eta euskera ikasten hasi diren astigartarrek izan zuten atzo, aitortza. Astigarragako festetako txupinazoa bota zu­ten, omenaldi txiki gisa. Fes­tak arratsaldeko 19:00 ­hasi ziren, eta bost egunez, jai eta algara izango da nagusi, kaleetan.

Guztientzako festak
Santio Eguna da gaur, egun haundia eta astigartar guztiek izango dute goizetik gauera, zerekin gozatu. Fes­tak eguna 07:00etan hasiko da aulki jokoarekin. Goizeko aurreneko orduan dianak girotuko dute. Han­dik au­rre­ra, txikienentzako ekin­tzak izango dira: txirrindularitza proba, haurrentzako jokoak eta sokamuturra. Alkate eta zinego­tzien soka dantza eguerdian izango da aurten, 12:30etan. Arratsal­dean Pasai txarangak girotuko ditu kaleak; Astigar dantza taldeak erakustaldia egingo du; eta barre egin nahi duenak, Barry Man­leyekin izango du aukera. Musika Trovahavana, Man­dolin eta Gau kubatarrak jarriko du. Eta gauerdiaren aurretik, Larrain dantza an­tolatu dute, Foru Plazatik.

Baserritarren eguna, bihar
Santa Ana egunean bertako eta inguruko herrietako asko animatzen dira, herri kirolak ikustera. 09:30etan hasiko da erakustaldia Foru Plazan: idiak pisatu; sagardoa dastatu; dema Izeta, Irarreta eta Olasa­gastiren artean; Men­diluze eta Ze­berio bertsotan... Eguer­­dian indarrak berreskuratzeko aukera jarri dute bazkariarekin; eta arra­tsaldean, koadrilen arteko herriko jaialdia izango da, Foru Plazan, baita ere. Egu­na bukatzeko, trikitilariak, Laiotz, Aborto Fallido, An­boters eta Txema taldeek ja­rriko dute musika. Eta sabeleko kontuekin jarraitu nahi duenarentzat, he­galuze pintxoak eta Ger­nikako pi­perrak izango dira aukeran. Presoak ere, gogoan izango dituzte, Santa Ana egunez: 20:00etan, hileko azken ostiraleko agerraldia antolatu dute.

Azken bi egunak, asteburu
Festetako azken bi egunak as­teburu tokatu dira aurten. Larunbata umeentzako ekin­tzekin hasiko da, eta iluntzera bitartean izango da zerekin disfrutatu. Eguerdian aipatzekoa, gazte bazkaria. Ilun­tzean, musika berriz ere, protagonista: dantza, txarankutada, kontzertuak txosnan... Erraldoi eta buruhaundien konpartsarekin hasiko da igandea. Eguerdia betizu jateak markatuko du. Arra­tsal­dean bi ikuskizun: pala erakustaldia batetik, eta ile apain­keta artistikoa bestetik. Eguna eta festak bukatzeko su kalejira egingo du Piratas de Malpika taldeak; eta Film laburren lehiaketa ere izango da txosnan.

UZTAILAK 25- Gaur
07:00 Aulki jokoa eta txokolate jatea Foru plazan
09:30 Txistularien diana
10:30 Haurrentzako VI Txirrindularitza proba
11:00 Meza Nagusia Santio Mendiko ermitan
11:30 Haurrentzako jokoak
12:30 Udalbatzaren soka dantza
Foru Plazan
13:00 Elegancia Mexicana
mariatxiak Foru Plazan
17:00 Sokamuturra txikia
Foru Plazan
17:00 Pasai txaranga
18:00 Astigar taldearen Dantza Erakustaldia, pelotalekuan
19:30 Umorezko bakarrizketa Barry Manleyekin, txosnan.
19:30 Trovahavana talde kubatarra, Barandiaran Plazan.
23:45 Larrain Dantza, Foru Plazatik.
00:15 Mandoilek taldea Barandiaran Plazan
00:15 Gau kubatarra
txosnan

UZTAILAK 26 - santa ana
09:30 Zubietako joaldunak
09:30 Estanga trikitilariak
Foru plazan:
09:30 Idiak pisatzea
11:30 Gozogintzako azoka
11:30 Sagardo dastaketa
11:30 Idi dema: Aiako Izeta, Errenteriako Irarreta eta Igeldoko Olasagasti, 1.700kg-ko harriarekin
12:00 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Xabier Zeberio
14:30 Bazkaria sagardotegian. Txartelak, Zipotza tabernan.
18:00 Herri Kirol jaialdia Foru Plazan
18:30 On egin Mon Amour ikuskizuna Apeztegi Plazan.
19:30 Trikitilariak.
20:00 Laiotz taldea Barandiaran Plazan.
20:00 Hegaluze pintxoak eta Gernikako piperrak parrillan.
20:00 Hileko azken ostiraleko kartel agerraldia.
23:30 Laiotz Barandiaran plazan
00:00 Aborto Fallido, Anboters eta txema taldeak txosnan

UZTAILAK 27 - Larunbata
10:00 Iker Ruizen oroimenezko XIII 3x3 Saskibaloi txapelketa.
12:00 Paintball gunea eta Ki­nekt pantailak Erribera plazan
12:00 Haurrentzako puzgarri eta tailerrak, Foru Plazan
14:30 Gazte Bazkaria
16:00 Paintball eta Kinekt pantailak Erribera plazan
16:00 Haurrentzako puzgarriak eta tailerrak
17:00 Bingoa Galtzaur
elkartean
18:00 Apar festa Foru Plazan
18:30 Sugarri Show fanfarrea
19:00 Eriz Mangoa Norberto Almandoz Plazan
23:00 Errimak oinetan Haatik dantza konpainiaren ikuskizuna pelotalekuan.
23:30 Testing, drogei buruzko informazioa eta analisi gunea Tomas Alba kalean.
00:00 Txarantukada
00:00 Sorpresa, Eutsi eta Joxe Replay taldeak, txosnan

UZTAILAK 28 - Igandea
12:00 Astigarragako eta Irrintzi konpartsako erraldoiak eta buruhaundiak Hernaniko dultzaineroek lagunduta, Foru Plazatik.
13:00 Betizu pintxoak Foru Plazan.
14:30 Betizu jatea Foru Plazan. Txartelak, Ikatzan.
17:00 Pala erakustaldia urritasun fisikoa duten kirolarien eskutik. Ondoren, J.L. Berakoetxea­ren oroimenezko IX Esku Pelota jaialdia
18:00 Sienta la cabeza ile apainketa artistikoa musikaren erritmoarekin, parte hartzaile
ausartenentzat. Barandiaran
plazan.
23:00 Piratas de Malpika su kalejira Kale Nagusia-Galtzaur elkargunetik abiatuta.
00:00 Astigarragako II. Film laburren lehiaketa. Proiekzioa eta sariak banatzea txosnan, Gazte Asanbladak antolatuta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!