Bi espezialista aurrez aurre: Etxeberria IV eta Urtasun

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 25a, 02:00

Kutxa Sariko Prebiako bes­te partidu batetaz dis­fru­tatzeko aukera izango du­te gaur, Ga­larretara gertura­tzen dire­n pelotazaleek. Goi mai­lako bi aurrelarik neur­tuko dituzte indarrak: Etxe­berria IVak eta Urtasunek. Sakea izango da partiduko klabea; eta partidu hasieran tokatzen zaionak, erdi lanak eginak izango ditu. Urta­su­nek bikain hasi zuen Txa­pel­keta eta Etxeberria IVak asko hobetu du, azkeneko parti­duetan. Gaur 30 puntuetara aurrena iristen denak, pausu haundia emango du Kutxa Saria jokatzeko bidean. Txapelketako partidua arra­tsaldeko 16:00etan hasiko den jaialdiko azkena izango da. Aurretik, hirugarren partiduan, Barrenetxea IVak jokatuko du, Ezkurrarekin batera, Juaristi eta Etxeberria IIIaren kontra. Beste bi partiduak, hauek: Ezkurra II-Saldias/Segurola-Zubiri eta Urriza-Agirrezabala/Matxin III-San Miguel.

Endikak Juaristi du zain
Matxin VIari 20-30 irabazi eta Kutxa Prebia Sariko azken txanpara pasa da Endika. Faborito garbia zen astearteko partiduan, eta hala eraktusi zuen, aurreneko tantuetatik. Orain beste haundi bat du zain, hurrengo kanporaketa jokatzeko: Juaristi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!